10 urtez Tamil Aberriaren Askapenerako Tamil Tigreen (LTTE) esku egon ondoren, Kilinochi hiria menpean hartu duela iragarri du Sri Lankako armadak. "Gure soldadu ausart eta heroiek Tamil Tigreen gotorleku nagusia zen Kilinochi erabat menpean hartu dute", adierazi du Mahinda Rajpaksa Sri Lankako presidenteak. Asteetako erasoaldia egin du Sri Lankako armadak Kilinochi hartzeko.
Gerrillak berak ere onartu du Kilinochi "okupatua" izan dela, baina bere azpiegitura beste leku batera eraman duela azpimarratu du. "Hiri fantasma batean sartu da armada", diote Tamilnet webgunean jarri duten agirian.
Sri Lankako presidenteak Kilinochi menpean hartu dutela iragarri eta ordu batzuren buruan ekintzaile suizida batek gorputzera itsatsitako lehergailua zartarazi du Colombo hiriburuan, eta gutxienez bi lagun hil ditu -armadako soldaduak- eta 34 zauritu-. Sri Lankako Gobernuak Tamil Tigreen gerrillari egotzi dio atentatua.
Tamil Tigreen esku zegoen hiri nagusia menpean hartu du Sri Lankako armadak
Iragarpen hori egin eta ordu batzuren buruan ekintzaile suizida batek bi lagun hil eta 34 zauritu ditu Colombon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu