LTTEk ohartarazte hau egin zuen, joan den ostiralean egin ziren Sri Lankako legebiltzarrerako hauteskundeen berak sustatzen zuen TNA Tamil Aliantza Nazionala indar politikoak 22 hautesti lortu eta gero. Boz hauen garaile irten zen berriz, Sri Lankako presidente Shandrika Kumaratungaren alderdi UPFA Askatasunaren aldeko Aliantza, Kolonboko Legebiltzarreko 225 diputatuetatik 105 lortuta. Orain arteko asanblean 77 biltzarkide zeuzkan.Galtzailea, ostera, Ranil Wickremesinghe lehen ministroa izan zen, honen alderdi UNP Alderdi Nazional Batua 82 diputaturekin geratu baita, orain arte 114 zauzkalarik. Wickremesinghek zuen 2002ko otsailean LTTErekin su-eten bat hitzartu, bake prozesu baten lehen urrats bezala. Alabaina, 2003ko azaroan, Kumaratunga presidenteak leporatu zion gerrilla tamilari kontzezio gehiegi egitea eta kritika hauek krisi politikoa eragin zuten Sri Lankan.
Tamil bat aipatzen da lehen ministro kargua hartzeko
«Gatazkari konponbide politikoa eman beha zaio» ohartarazi du LTTEk, «horrelakorik ez gertatzean, tamil herriak borrokari eutsiko dio bere aberriaren burugaintasuna lortzeko, autodeterminaioaren bidetik», zehazten zuelarik atzo plazaratutako agiri batean. Ohar horretan bertan, LTTEk txalotu zuen TNA 22 hautetsi lortzea joan den ostiraleko hauteskundeetan, emaitza hauekin Sri Lankako Legebiltzarreko hirugarren indar poltikoa bihurtuz. «Tamilok mezu argi bat zabaldu dugu; aldarrikatu dugu tamil lurraldeak, tamil abertzaletasunak eta tamil autonomiak onartuak izan behar dutela, tamil herriaren funtseko nahikundeak bezala» gaineratzen zuen LTTEk zabaldutako agiri honek.
Gerrila tamilak ohar hau zabaldu zuen Kumaratunga presidenteak ez zuelarik orainokoan jakinarazi nor izendatuko duen lehen ministro kargura. Hauteskundeak galdu eta gero oposizioan sartzerat behartuta izango den Ranil Wickremesingheren ordezkatzeko, bi izen ematen zituzten Sri Lankakohedabideek. Sri Lankako Atzerri ministro izandako Lakshman Kadirgamar zen hauetatik bata. Hau tamil etniakoa da eta lehen ministro izendatuta balitz, Sri Lankako historian lehen aldia litzateke sinhalar bat ez izatea gobernuru karguan. Aipatutako beste izena da Mahinda Rajapakserena. Gerta daiteke ere Kumaratungak bata lehen ministro izendatzea eta beste gobernuburuorde. Anartean, Harim Peiris presidentearen bozeramaileak ziurtatu zuen atzo aurki eratuko den gobernu berriaren lehentasuna bake prozesua sendotzea izango dela. «Ez da zalantzarik egon behar elkarrizketa zintzo, eraginkorrak eta gardenak bultzatuko ditugula konponbide batera iristeko, azken batean» adierazi zuen Peirisek. Kontua da, haatik, UPFAk lorttutako 105 diputatuetatik 40 JVP Alderdi Komunista Nazionalistakoak direla eta hau bake elkarrizketen aurkakoa izan dela orain arte.
-
TAMILAK
LTTEko zatiketak zaildu ditzake negoziazioak
Tamilek askatasunaren alde daramaten borrokan, joan den aste amaierako bozetan TNAk lortutako emaitzak, aurrerapausotzat ikusiak izan badaitezke ere, kontuan edukitzeko da 22 hautetsi tamil horien artean LTTEtik joan den martxoaren 6an kanporatua izan den Karuna koronelaren jarraitzaileak direla. Beste 17 diputatuak, ordea, LTTEko gehiengoaren eta haren buruzagi nagusi Velupillai Prabhakaranen aldekoak dira.
Karuna koronelak eta bere jarraitzaileek Baticalao eskualdekoak Sri Lankako ipar ekialdean kokatua den tamil lurralde horretarako ere autonomia nahi dute. Karuna koronelak eskatu dio Kumaratungari LTTErekin sinatutako menia antzeko bat izenpetzea bera eta bere gerrilariekin ere.