Irailaren 1ean dimisioa eman zuen Yasuo Fukuda Japoniako lehen ministroak, Alderdi Liberal Demokratako buruzagiak, eta haren ordezkoa izendatzeko prozesuan dira ordutik alderdian. Egin dute horretarako lehen urratsa: Taro Aso Atzerri ministro ohia aukeratu dute alderdiko presidente, eta, horrenbestez, Japoniako lehen ministro izateko hautagai nagusi bihurtu da.
Lau hautagai lehiatu dira Alderdi Liberal Demokratako buruzagitza eskuratzeko, eta Asok nagusitasunez irabazi du: alderdiko batzarreko 527 kideen botoen %66,6 jaso ditu. Okerrik ezean, asteazkenean lehen ministro izendatuko du Legebiltzarrak. Ganbera horretan gehiengoa duen Alderdi Liberal Demokrataren hautagai izanik izendatua izateko arazorik ez duela edukiko ematen du.
Mundua
Taro Aso Atzerri ministro ohia Japoniako lehen ministro izateko hautagai nagusi
Alderdi Liberal Demokratako presidente aukeratu dute, eta, ondorioz, oker handirik ezean, berak hartuko du Gobernuaren gidaritza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu