IRAN

Teheranen 35 pertsona hil dira sute baten eraginez

Zauritutakoak 250 bat dira; ezbeharra meskita batean gertatu da; arrazoia argitzeke dago

AGENTZIAK
TEHERAN
2005eko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Gutxienez hogeita hamabost pertsona hil ziren atzo horietako hogei emakumeak Teheranen, hiriburuaren erdian kokatuta zegoen meskita batek su hartu ondoren. Zauritutakoak, berriz, 250 bat dira.

Dirudienez, energia elektrikoaren zirkuituan gertatu hutsegite batek eragin zuen ezbeharra. Une horretan jendez lepo zegoen meskita.Al Husein imamak jasandako martiria ospatzen ari ziren meskitan. Al Husein imama Kerbalako gudan hil zen VII. mendean.Suteak bertan bildutako jende andanaren ihesaldia eragin zuen eta asko zapalduta hil ziren.Irango IRNA albiste agentziari lekukoek egindako adierazpenen arabera, emakume baten zapia meskita barruko berogailu baten garrekin erretzean hasi zen sutea. Bertako ISNA albiste agentziaren ustez, berriz, leherketa bat entzun zen barruan kokatutako dendetan sutea gertatu baino lehenago. Izan ere, xiiten ospakizun erlijiosoetan denda postuak jartzen dituzten meskita eta santutegietan.Suhiltzaileak sugarrak itzaltzeko asmoarekin bertaratu ziren. Anbulantziak ere zaurituak artatzera joan ziren. Poliziak inguruko kaleak sokaz hesitu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.