Teherango goi bileran Siriari buruzko zirriborroa adostu dute

2012ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
NAM Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduko ordezkari nagusiak etzi eta etzidamu bilduko dira Teherango goi bileran, baina 120 estatuetako adituek atzo lotu zuten adostasunerako zirriborroa. Gaur NAMeko atzerri ministroek gainbegiratuko dute dokumentua, barikuan estatuburuek eta gobernuburuek sinatuko duten Teherango Adierazpena.

Ez dute zirriborroaren edukiaren xehetasunik azaleratu, baina Siriako gatazkari buruzko adostasuna lortu dutela aurreratu dute. Baxar al-Assad presidentearen aldekoak eta kontrakoak daude NAMen: Siria eta Iran lehenengoen artean, esaterako, eta Saudi Arabia edota Qatar bigarrenen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.