Ekialde Hurbila

Tel Aviveko azokaren kontrako eraso suizidan lau lagun hil dituzte

Tel Aviveko Hakarmel azokan eztanda handia izan da gaur, eta bost lagun hil dira, haien artean bat, erasoa egin duen suizida. Poliziak jakinarazi duenez, suizida palestinar batek eragin du eztanda. Hakarmeleko azoka aire librean egiten da, eta eztandaren mementoan jende ugari zegoen bertan. 30 lagunetik gora zauritu dira, eta horietako zazpi larri daude.

2004ko azaroaren 1a
14:39
Entzun
FPLP Palestina Askatzeko Herri Fronte Demokratikoak bere gain hartu du erasoa.

"18 urteko Amer al Fahrrek egin du erasoa" esan dute FPLPkoek.

Arafatek erasoa gaitzetsi du

Jaser Arafat buruzagi palestinarrak gaitzetsi egin du erasoa, Paris inguruetako ospitaletik. Zibilik ez hiltzeko eskatu die Arafatek talde palestinarrei eta Isralego Lehen Ministro Ariel Sharoni.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.