Urdangarin auzia

Telefonicak kontratua berritu dio Iñaki Urdangarini

Urtean 1,5 milioi euro jasotzen jarraituko du. Kaleratzen badute, 4,5 milioi euro ordaindu beharko dizkio konpainiak. Urdangarin auzipetuta dago 'Palma auzian'.

2012ko uztailaren 16a
20:43
Entzun

Telefonicak Iñaki Urdangarin enpresaren Amerikako Estatu Batuetako delegatuaren kontratua berritu du 2013ko uztailaren 31ra arte. Urtean 1,5 milioi euroko soldata izango du Espainiako erregearen suhiak, eta 1,2 milioi euro arteko ordainsariak. Dena dela, Palma auzia dela-eta auzipetzen badute, kaleratu egingo dute, 4,5 milioi euroko kalte-ordainarekin.

Urdangarini prebarikazioa, fondo publikoen bidegabeko erabilera, faltsukeria, iruzurra eta kapitalen zuriketa egozten dizkio Palmako Auzitegiak (Herrialde Katalanak). Hori dela eta, hainbat eta hainbat ziren Telefonicaren administrazio batzordean kontratua berritzearen aurkakoak, "enpresaren irudiari kalte egiten" ziolako. Baina, oraindik epairik ez dagoela argudiatuz, kaleratzea "aurrez juzkatzea" litzatekeela iritzi du azkenean batzordeak, eta kontratua berritu dio.

Multinazionalak ordaintzen ditu, gainera, Urdangarinek AEBetan duen etxearen alokairua —dekorazioa ere ordaindu zuen—, Washington-Espainia hegazkin txartelak eta familia babesten duen segurtasun taldea, besteak beste.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.