Ohi bezala, liskar larririk gabe garatu ziren Diadako mobilizazioak, atzo. Arratsaldeko azken orduan piztu zen tentsio une bat, ehunka manifestari —bi mila, Ara egunkariaren arabera— parlamentuaren aurrean elkartu zirenean protesta egiteko. Generalitateak segurtasun neurri zorrotzak ezarri zituen eraikinaren inguruan. Ara egunkariaren arabera, manifestariek Okupazio indarrak kanpora! egin zuten oihu, eta bidea oztopatzeko jarritako hesi batzuk eta hainbat objektu bota zizkieten. Mossoek, berriz, oldartzeko mehatxua egin zieten manifestariei, eta pertsona bat atxilotu zuten.
CDR Errepublikaren defentsarako batzordeek eguerdian elkarretaratze bat egin zuten parlamentuaren parean. Manifestari batzuek liliak erre zituzten, eta parlamentuan sartzearen aldeko oihuak egin zituzten.
Tentsio uneak izan dira parlamentu parean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu