Espainian azken 15 egunetan egiten den gisa horretako bigarren polizia operazioa da gaurkoa. Jendea etxeetan atxilotu dute, eta haiek miatu dituzte. Orain, atxilotu guztiak Guardia Zibilaren Malagako egoitzan dauzkate.
Azaroaren 23an izan zen "terrorismo islamdarra" finantzatzea leporatuta atxiloketak egin zituzten beste operazioa. 11 Lagun atxilotu zituzten orduan, eta kreditu txartela lapurtu eta bikoiztea leporatzen zaie.
Espainia
"Terrorismo islamdarra" finantzatzea leporatuta zazpi lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak
Gaur goizean zazpi lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Marbellan eta Torremolinosen, "terrorismo islamdarra" finantzatzea leporatuta. Ez dute esan atxilotutakoak nondarrak diren baina ez direla espainiarrak azpimarratu dute. Operazioak irekita jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu