Atxiloketak

"Terrorismo islamiarrarekin" zerikusia izatea egotzita hamar lagun atxilotu dituzte Herrialde Katalanetan eta Espainian

Guardia Zibilak hamar lagun atxilotu ditu "terrorismo islamiarrarekin" harremana izatea leporatuta, Alacanten (Herrialde Katalanak),Granadan (Andaluzia, Espainia) eta Murtzian (Espainia). Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk agindu du operazioa. Al Kaedarekin "lotura" duen Aljeriako Talde Salafistari "laguntza logistikoa" ematea leporatzen diete.

2005eko azaroaren 23a
15:15
Entzun
Polizia iturrien arabera, "gaizkile arruntak" ziren atxilotuak eta droga trafikoan arituz eta kreditu txartelak faltsutuz ateratako diruarekin Predikurako eta Borrokarako Aljeriako Talde Salafista finantzatzen zuten.

Hamar lagun horietatik zazpi Alacanten (Herrialde Katalanetan) atxilotu dituzte: lau Alacant hiriburuan eta hiru Torreviejan. Beste bi Granada hiriburuan (Andaluzia, Espainia) eta hamargarrena Murtzia hiriburuan (Espainia).

Poliziek agertu dutenez, atxilotutak Aljeriako eta Marokoko herritarra dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.