PSOEko zuzendaritzak ohiko bilera egin du gaur, eta bilkura horren ostean egin ditu adierazpen horiek Blancok.
Polizia iturrietan oinarrituta Espainiako zenbait komunikabidek zabaldutako informazioetan oinarritu da PP sozialisten eta Batasunaren arteko harremanak izan direla esateko. Zehazki, ezker abertzaleko kide bateketa preso batek espetxeko bisita batean ustez izandako elkarrizketa pribatu baten berri eman dute Vocento taldeko komunikabideek, eta elkarrizketa horretan ezker abertzaleko kideak presoari esan bide dio Batasuna PSOErekin harremanetan dela.
Informazio horri sinesgarritasuna aitortu dio PPk, eta, ondorioz, azalpenak eskatu dizkio PSOEri ustez Batasunarekin izan dituen harremanen inguruan. Sozialistek, berriz, halako harremanik ez dela izan ziurtatu dute, eta, beraz, ez dagoela Terrorismoaren Aurkako Itunaren batzarra egiteko arrazoirik.
Era berean, PSOEk deitoratu egin du PPk "buruzagi erradikal" baten adierazpeni sinesgarritasuna ematea.
Espainia
Terrorismoaren Aurkako Itunaren batzarra egiteko arrazoirik ez dagoela erantzun dio PSOEk PPri
PSOEk ustez Batasunarekin harremanak izan dituela eta, Terrorismoaren Aurkako Itunaren batzarra eskatu die PPk sozialistei. PSOEk, ordea, ezezkoarekin erantzun du: Batasunarekin ez dutela harremanik izan ziurtatu du Jose Blanco Espainiako sozialisten Antolaketa idazkariak, eta, ondorioz, ez dagoela Itunaren batzarra zertan egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu