Etxe Zuritik telebista bidez AEBetako txoko guztietara zabaldu den hitzaldia egin zuen atzo gauean (bart goizaldea Euskal Herrian) Bushek, ordu laurden ingurukoa.
"Terrorismoaren kontrako borroka XXI. mendeko borroka ideologiko erabakigarria da, eta gure belaunaldiaren misioa", esan du, eta borroka hori hasi besterik ez dela egin ohartarazi du. Egitasmoaren garrantziaz jabetzeko, eta "terrorismoaren kontrako borrokan" batuta egoteko eskatu di estatubatuarrei.
Ildo horretatik, borroka horren adibidea Irakeko gerra dela agertu du. "Akatsak" egin dituztela onartu arren, okupazioa sutsu defenditu du: "Iraken egin ditugun akatsak edozein direla ere, aktasik larriena erretiratuz gero terroristek bakean lagako gaituztela pentsatzea litzateke", iritzi dio. "Ez dugu [Iraketik] alde egingo gure egitekoa bukatu arte. Irak herrialde librea eta terrorismoaren aurkako borrokan aliatu sendoa izango da etorkizunean".
Azken batean, terrorismoaren aurkako borroka "zibilizazioaren aldeko borroka" da Bushen aburuz. "Herrialde libreen bizitzeko modua iraunarazteko borrokatzen dugu". Osama Bin Laden Al Kaedako buruzagia "harrapatu eta justiziaren aurrera" eramango dutela agindu du.
Mundua
"Terrorismoaren kontrako borroka" hasi besterik ez dela egin agertu du Bushek
"Terrorismoaren aurkako borrokaren" defentsa sutsua izan da George Bush AEBetako presidenteak irailaren 11ko atentatuen 5. urteurrenaren harira egin duen hitzaldiaren ardatza. Egungo belaunaldiaren misioa "terrorismoa borrokatzea" dela adierazi du, eta gerra hori hasi besterik ez dela egin ohartarazi. Asmo horren adibide gisa Irakeko gerra jarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu