Errusia

"Terrorismoaren kontrako borrokan", botere guztia bere esku uztea eskatu du Putinek

Errusiako presidente Vladimir Putinek Botere Betearazle guztia bere esku uztea eskatu du gaur. Errusiako Gobernuak eta Errusiako Federazioko erakundeetako buruek bilera egin dute. Han, herrialdearen botere modua aldatzea proposatu du Putinek, bere boterea areagotuz. Errepublika autonomoetan sufragio unibertsala ezabatzea proposatu du. Ordainetan, Gobernu Buruak proposatuko lituzke errepubliketako presidenteak.

2004ko irailaren 13a
16:00
Entzun
Segurtasun bilera berezia egin du gaur Errusiako Gobernuak eta Errusiako Federazioko 89 erakundek.

Putinek esan duenez, "Estatuak indar gehiago izateko, Botere Betearazlea bateratzea, eta bakarra balitz bezala jokatzea beharrezkoa da".Horretarako proposatu duena zera da: federazioetako sufragio unibertsala kentzea. Proposamena onartuz gero, Federazioetako buruak, Gobernuburuak proposatuko lituzke.

Horretaz gain, aldaketa gehiago ere proposatu ditu. Duma alderdien zerrendekin osatuko da. Orain arte, diputatuenerdiak alderdien zerrendarekin osatzen ziren, eta beste erdiak zirkunskripzioz.

"Gizarte kamera" bat osatzea ere proposatu zuen Putinek, han herritarren proposamenak eztabaidatuko dituzte, eta "herrialde guztiei eragiten dien gaiak" eztabaidatu.

Errusiako presidenteak esan duenez, "terroristak harrapatu eta suntsitu" egingo dituzte. Indarkeria "babesten" duten alderdi eta erakundeak debekatu egingo dituzte, eta buruak kartzelara sartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.