Parisko atentatuen ondorena

"Terrorismoaren kontrako borrokarako" 735 milioi euro erabiliko ditu Frantziak

Lehen ministroak iragarri du 2.600 pertsona kontratatuko dituztela "segurtasuna indartzeko". Horretaz gain, informazio zerbitzuen lana arautuko duen lege bat prestatzen ari da gobernua.

Frantziako Justizia ministro Christiane Taubira, Atzerri ministro Laurent Fabius eta Manuel Valls lehen ministroa. PHILIPPE WOJAZER / EFE
2015eko urtarrilaren 21a
12:51
Entzun

Informazio zerbitzuen giza baliabideak eta teknikoak indartzea da egin beharreko lehen urratsa", nabarmendu du Manuel Valls lehen ministroak goizean Barne eta Justizia ministroekin batera egindako agerraldian.

Horretarako, eta giza baliabideei dagokienez, 1.100 pertsona hartuko dituzte informazio zerbitzuetan aritzeko, 950 lanpostu sortuko dituzte Justizia Ministerioan, 250 Defentsan, eta beste 80 finantza arloan arituko dira.

Bide beretik, 233 milioiko arrekontua izango du Barne MInisterioak, eta beste 181 milioikoa Justiziakoak, "eraso terroristei" aurre egiteko neurriak har ditzaten.

Bestelako neurriak ere iragarri ditu, halaber, Vallsek. Esaterako, epaile baten kontrolpean egongo litzatekeen "terrorismoagatik kondenatu edo ikertutakoen zerrenda". Horiek, aldiro, euren helbidearen berri emango diete segurtasun indarrei, batez ere atzerrira irteteko asmoa duten kasuetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.