Tentsio eta zailtasun handiko erreskatea amaitu dute Thailandia iparraldeko Tham Luang haitzuloan. Hiru egunez aritu dira lanean, erreskatearen zailtasunengatik. Lau haur salbatzea lortu zuten herenegun, beste lau atzo, eta, gaur, beste lau haur eta haien begiralea erreskatatu dituzte.
Haitzulo baten barruan harrapatuta gelditu ziren hamabi haur eta haien begiralea ekainaren 23an, eta handik hamar egunera topatu zituzten, onik. Hamar kilometroko leizean gelditu ziren irten ezinik, kanpora ateratzeko zenbait tartetan urpean igeri egin behar eta.
Erreskatatuek lau kilometroko bidea egin dute; oxigeno bonbonekin lagunduta zeharkatu dituzte urpean egin beharreko tarteak. Horretarako, bi urpekariren laguntza izan du bakoitzak.
Los cuatro kilómetros de obstáculos para el #rescate de los niños en las cuevas de #Tailandia#RescateEnTailandiapic.twitter.com/AwHhqln244
— Reuters Latam (@ReutersLatam) 2018(e)ko uztailaren 10(a)
Urpekariak ez dira egon, ordea, arriskutik salbu, eta, joan den ostiralean, salbamendu lanetan ari zen urpekari bat hil zen.
Erreskate taldeek presiopean egin dute lan, euriteak hasi aurretik amaitu nahi baitzituzten lanak, ur mailak leize barruan gora egin baino lehen.