Thailandiako kobazulo batean desagertutako haurren bila aritutako urpekarietako bat hil da

Erreskate lanak datozen orduetan has daitezke. Ekainaren 23tik daude 13 haur eta hauen begiralea kobazuloan harrapatuta.

Erreskate lanetako uneetako bat. PONGMANAT TASIRI/ EFE
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko uztailaren 6a
08:32
Entzun

Passakorn Boonyaluck, Chiang Rai eskualdeko gobernadoreordeak eman du heriotzaren berri. Erreskate lanetan ari zen boluntarioa da hildakoa, Thailandiako itsas armadan urpekari izandakoa. Kobazulo barruan harrapatuta dauden haurrei oxigeno botilak eramatea zen haren egitekoa. Kobazulotik irteten ari zela hil da.

Ekainaren 23tik daude harrapatuta hamahiru haur eta haiekin batera zegoen begiralea, Tham Luang kobazuloan. Erreskate lanek luze jo dezaketeela erran zuten hasieran. Ivan Karadzic, lanean ari diren boluntarioetako batek Sky News-i adierazi dionez, ordea, litekeena da datozeen orduetan hastea. Eurite garaia da Thailandian, eta erreskate lanak ur mailaren menpen daude.

Haurrak urpekaritza klaseak hartzen ari dira —askok ez zekiten igerian—, eta salbamendu taldeak kobazuloa urez husten ari dira erreskatea errazteko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.