MunDUA

Thailandiako manifestariak gobernuaren egoitza ingurutik irteten hasi dira

Abhisit Vejjajiva lehen ministroaren dimisioa eskatzen dute. Thaksin Shinawatra 2006an estatu kolpe bidez kargutik kendu zutenetik, krisi handia dago Thailandian.

2009ko apirilaren 14a
16:54
Entzun
Abhisit Vejjajiva Thailandiako lehen ministroaren dimisioa eskatzen duten manifestariak gobernuaren egoitza ingurutik irteten hasi dira gaur, Bangkoken, euren buruzagiek Poliziarekin elkarrizketak izan ondoren. Sei mila manifestari egon dira han.

Gobernuak larrialdi egoera ezarri duenetik borrokaldiak izan dira Thailandiako hiriburuan, Thaksin Shinawatra egun erbestean bizi den lehen ministro ohiaren jarraitzaileen eta segurtasun indarren artean. Liskar horietan, gutxienez, bi lagun hil dira eta ehun bat zauritu.

Shinawatra 2006an kendu zuten kargutik, estatu kolpe bidez, eta harrezkero Thailandia krisi instituzional eta politiko handia ari da bizitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.