Mundua

Thailandiako militarrek atzoko hauteskundetako emaitzak onartu dituzte

Militarrek estatu kolpe bidez 2006an kanporatutako Thaksin Shinawatraren Puea Thai alderdiak irabazi du, gehiengo osoz. Koalizio gobernua osatuko duela aurreratu du Yingluck Shinawatra lehen ministro izateko hautagaiak.

2011ko uztailaren 4a
10:50
Entzun

Thailandiako Defentsa ministroak esan duenez, militarrek balekotzat jo dituzte atzoko hauteskundetako emaitzak eta oposizioaren garaipena onartu dute. Ez dute beraz gobernu berriaren osaketa oztopatuko. Parte-hartzea %75ekoa izan zen atzoko bozetan.

Thaksin Shinawatra oposizioko buruaren Puea Thai alderdiak irabazi zuen. 500 legebiltzarkidetatik 265 lortu ditu. Gehiengo osoa izan arren, beste lau alderdi txikiagorekin koalizio gobernua osatuko duela iragarri du Yingluck Shinawatra lehen ministro izateko hautagaiak.

Orain arteko lehen ministro Abhisit Vejjajivaren Alderdi Demokratak 160 legebiltzarkide lortu ditu, eta dagoeneko eman du dimisioa horrek alderdiko buru bezala. 90 egunen buruan ezohiko batzarra egingo dute ondorengoa hautatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.