Thailandiako lehen ministro ohia Thaksin Shinawatra bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du Thailandiako Auzitegi Gorenak. Erabakia Shinawatrak Erresuma Batuan geratzeko erabakia hartu duenean hartu da. Izan ere, ustelkeria kasu batengatik epaitzen ari dira, eta, asteleheneko saiora ez agertzea leporatu diote.
Shinawatrak Thailandiako botere juridikoan federik ez duela esan du, eta, aberrira ez itzultzeko erabakia bere familiaren segurtasun arrazoiengatik hartu duela dio. Haren aburuz, justizia militarren esku dago.
Ministro ohiak, bere negozioak aurrera eraman ahal izateko, Myanmarri diru sarrerak egin izana ikertzen ari dira.
Thailandiako ministro ohia atxilotzeko agindua eman du Gorenak
Thaksin Shinawatrak Erresuma Batuan geratzeko erabakia hartu du ustelkeria kasu bat dela-eta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu