Thailandian sei lagun hil dituzte atentatu batean
BANGKOK. Thailandia hegoaldeko Sai Buri finantzen barrutian gutxienez sei lagun hil dituzte bonba auto bat leherrarazita. Poliziak jakinarazi duenez, 40 lagun inguru zauritu dira, eta horietako hamar baino gehiago larri daude. Pattani probintzian dago Sai Buri. 2004az geroztik, 5.300 lagun hil dira talde armatu independentisten eta armadaren arteko borrokan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu