Thailandiako Gobernuak eta Hauteskunde Batzordeak erabaki dute hauteskunde orokorrak uztailaren 20an errepikatzea. Yingluck Shinawatra lehen ministroak gogoz kontra onartu beharreko neurria izan da, Auzitegi Konstituzionalak baliogabe utzi baitzituen otsailaren 2an egindako bozak, oposizioaren boikotaren ondorioz izandako liskarrengatik —barruti guztietan ezin izan zuten botoa egun berean eman, eta hainbat hautesleku itxi behar izan zituzten—. Hauteskundeak errepikatzeak krisi politikoa konponduko duen ere ez dago argi, PD Alderdi Demokrata oposizioko nagusiak ez baitu argitu parte hartuko duen edo berriz ere boikoterako deia egingo duen.
Thailandian, joan den hamarkadatik bi fakzio politiko elkar etsaituta egon dira.
Thailandian uztailaren 20an errepikatuko dituzte hauteskundeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu