Zazpi pertona zauritu dira Thailandian auto baten barruan zegoen lehergailu batek eztanda egin duenean. Sakelako telefono batekin zartarazi dute hamabost kilo dinamita zeuzkan autoa, Poliziak jakinarazi duenez.
Narathiwat probintziako Yala herrian (Thailandia) izan da ekintza, eta gobernuko hiru langile eta beste lau herritar zauritu dira. Leherketa Thailandiak ezarrita zeukan larrialdi egoera bertan behera utzi eta hurrengo egunean izan da.
mundua
Thailandian zazpi lagun zauritu dira bonba-auto bat lehertu denean
Hamabost kilo dinamita zeuden autoan. Gobernuko hiru langile eta beste lau herritar dira zauritutakoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu