Eroskeria egotzita The Sun Errusuma Batuko egunkariko bost kazetari atxilotu izana "harrigarria" izan dela aitotu du kazetako zuzendari Dominic Dohanek, baina "une zail hauetan ere" hedabidea zuzentzen jarraitzeko asmoa agertu du. "Lan talde bikaina dut, eta irakurleei zerbitzua emateko betebeharra daukagu".
45 eta 68 urte artean dituzte Poliziak atzemandako kazetariek. Londres eta haren ondoko Kent eta Essex konderrietan atxilotu dituzte, poliziekin eta kargu publikoekin eroskeria egin zutelakoan, haiengan eragin nahian. Operazio berean beste hiru lagun harrapatu dituzte, 36-39 urte artekoak: militar bat, Erresuma Batuko Gobernuko Defentsa Ministerioko funtzionario bat eta polizia bat.
The Sun-ek egunero ia hiru milioi aleko tirada du.