Herbehereak

Theo Van Gogh zinegilearen hiltzaileari bizi arteko espetxe zigorra ezarri diote

Mohammed Bouyeriri bizi arteko espetxe zigorra ezarri dio Amsterdamgo Penaleko Auzitegiak Theo Van Gogh zinegilea hiltzeagatik. 2004ko azaroan gertatu zen hilketa, eta Bouyerik berak aitortu du berak hil zuela. Epaiaren arabera, "Islamaren muturreko irakurketan oinarritutako asmo terrorista" izan zuen hilketak.

2005eko uztailaren 26a
11:12
Entzun
Epaiaren irakurketa zuzenean eman du Herbehereetako telebista publikoak. Udo Willem Bentinck epaileak argudiatu du Bouyeriren aurka Herbehereetako zigor kodean aurreikusten den neurri gogorrena hartzea ezinbestekoa dela "gizartea babesteko", gainerakoan krimen bertsua gerta daitekeela iritzita.

Theo Van Gogh zine zuzendaria 2004ko azaroaren 2an hil zuten, kalean, bizikletan lanera zihoala. Filmeetan Islamaren kontrako mezuak ematen zituelako hil zuela argudiatu zuen Bouyeririk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.