mundua

Tibeteko beste fraide bat saiatu da bere buruari su emanda hiltzen

18 urteko gaztea laguntzera joan ziren bi lagun jo zituen Poliziak, ICT gobernuz kanpoko erakundeak salatu duenez. Larunbatean 19 urteko moja bat hil zen toki eta baldintza berdinetan. 

2012ko otsailaren 14a
09:57
Entzun

Tibeteko 18 urteko fraide bat bere buruaz beste egiten saiatu da, Txinaren errepresioaren aurka azaltzeko bere buruari su emanda.  Aaba eskualdean gertatu da, Txinako Gobernuko prentsa bulegotik jakinarazi dutenez. Hain zuzen, bi egun lehenago 19 urteko moja batek bere buruari su eman zion toki berean.

Losang Gyatso atzo arratsaldean saiatu zen bere buruaz beste egiten. Kirti monasteriokoa da, eta ICT Tibeten aldeko Nazioarteko Kanpaina gobernuz kanpoko erakundearen arabera, Poliziak hura laguntzera joan ziren bi lagun jo zituen.

Iaztik Tibeteko moja eta fraide asko hil dira bere buruari su emanda.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.