Tibetarrek aste honetan Txinako Poliziarekin hainbat lekutan izandako liskarren ondorioz, Poliziak beste lagun bat hil du, giza eskubideen aldeko taldeek jakinarazi dutenez. 20 urte zituen hildakoak.
Ostegunean zendu zen: Tibeten askatasuna eta Dalai Lamaren itzulera eskatzen ari ziren hainbat lagun, propaganda banatuz, Poliziak haien aurka egin zuen eta gaztea orduan hil zuten.
Ofizialki, aste honetan liskarrengatik hil den hirugarrena da. Beste bi heriotzak astelehenean eta asteazkenean izan ziren, Ganzin eta Luhun, Poliziak manifestari batzuei tiroz erantzunda.
Aldiz, gobernuz kanpoko erakundeek diote Poliziak 11 pertsona hil dituela: sei Luhun eta bost Sedan.