Tibeteko moja batek su eman dio bere buruari
PEKIN. Qui Xiang 35 urteko moja tibetarrak bere buruari su eman zion protesta gisa atzo Tibeteko Sichuan probintziako Dawu konderrian. Zazpi hilabetean 11 fraide eta moja autoimmolatu dira Txinaren errepresioaren kontra egiteko. Tibeten egoera salatzeko nazioarteko eguna izan zen herenegun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu