Tibeten aldeko protestak berriz abian
Katmandu. Txina astindu zuen lurrikara zela-eta beren protestetan etenaldia egin ondoren tibetarrek eta haien aldekoek berriz ekin diote burujabetza eta giza eskubideen errespetua exijitzeari. Irudian, Txinak Nepalen duen enbaxada aurreko protesta, atzo. Halere, Pekin ez da besoak gurutzatuta geratu, eta 15 monje budista atxilotu ditu Tibeten, iragan apiril hasieran hiru bonba eraso izanaz akusatuta. Atxilotu horietako batzuei, gainera, egin gabeko erasoak leporatzen dizkie. Bitartean, tibetarren ordezkariek martxoaz geroztik izandako atxilotuen egoera salatu du NBEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu