Tibeten bi lagun hil dira, euren buruari su emanda
LHASA. Txinako Sichuan probintziako protesta politikoetan Tibeteko monje bat eta gazte bat hil dira, euren buruari su emanda. Tibet Askearen aldeko Ikasleak taldeko zuzendari Tenzin Dorjeek salatu du azken urtean 50 lagunek baino gehiagok su eman diotela euren buruari, eta Pekini eskatu dio egoera konpontzeko tropak erretira ditzala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu