Time Squareko erasoen egilea zigortu dute AEBetan
NEW YORK. Faisal Shahzad Time Squareko atentatuen egileari bizi guztiko kartzela zigorra ezarri diote Ameriketako Estatu Batuetan. Shahzadek bonba-auto bat jarri zuen joan den maiatzaren 1ean; alabaina,huts egin zuen, eta ez zen leherketarik gertatu. Joan den ekainean erruduntzat jo zuen Shahzadek bere burua, Tehrik-e-Taliban Pakistango talde armatuak prestatu zuela onartu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu