Mundua

Timoxenko atzerrian artatzea baztertu egin du Ukrainako Parlamentuak

Julia Timoxenko lehen ministro ohiak Ukrainan bete beharko du zazpi urteko espetxe zigorra, eta erabaki horrek zaildu egingo du herrialdea Europako Batasunean sartzea.

Berria.info
2013ko azaroaren 21a
14:07
Entzun

Europako Batasunak baldintza bat jarria dio Ukrainari EBrekin Elkartze Akordioa sinatzeko: Julia Timoxenko lehen ministro ohiari —zazpi urteko espetxe zigorra ari da betetzen botere gehiegikeriagatik— atzerrian mediku arta jasotzeko aukera ematea. Ukrainako Parlamentua, baina, baztertu egin du Timoxenkok Ukrainatik kanpo osasun arreta jaso eta ondoren aske geratzeko aukera. Viktor Yanukovitxen gobernua babesten duten alderdietako 195 diputatuak, Erregioen Alderdiko eta Alderdi Komunistako kideak, izan ere, abstenitu egin ziren atzo parlamentuko bozketan, eta oposizioaren proposamenak ez zuen behar besteko babesik jaso.

Timoxenkori atzerrian mediku arta jasotzeko aukera emateko prest zeuden gobernuaren aldeko diputatuak, baina ondoren lehen ministro ohia Ukrainara itzultzea nahi zuten, espetxe zigorra betetzeko. Oposizioak, aldiz, atzerrian mediku arta jaso ondoren Timoxenko aske uztea proposatu zuen; eta diputatu ofizialistak abstenitu egin ziren.

Erabaki horrekin, korapilatu egin da Ukraina Europako Batasunean sartzeko aukera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.