Protestak herrialde arabiarretan

Tiroka isilarazi ditu armadak ostiraleko protestak Sirian

2011ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Ostiralero bezala, eguerdiko otoitzen ostean Bashar al Assad Siriako presidentearen aurkako protestetara deitu zuen oposizioak atzo. Gutxienez 22 lagun hil ziren liskarretan; izan ere, armadak tiroz erantzun zien hainbat hiritan kalera irten ziren manifestariei. Kafarzita hirian, Hama probintzian, bost zibil eta armadako sei desertore hil zituztela jakinarazi du Siriako Giza Eskubideen behatokiak. Damaskon eta inguruetan beste lau hil zituztela ere adierazi zuten, eta Himsen, berriz, zazpi gehiago. Han armada manifestarien aurka etengabe tiroka aritu dela azaldu du behatokiak. Hainbat hiritan frankotiratzaileek manifestarien aurka tiro egin dutela ere salatu du oposizioak.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.