Great Mills institutuan gertatu da gaur. 1.600 ikasle joaten dira zentro horretara. Zaurituak daudela besterik ez da zabaldu oraingoz, eta institua itxi egin dutela. Hiru lagun "larri" zaurituta daude. Hiru horietako bat tiroketa hasi duena dela jakinarazi dute, baina ez dute berri gehiagorik eman.
Sheriffa, FBIko kideak eta Armen bulegokoak bertan dira.
Larry Hogan gobernadoreak bere Twitter kontuan jakinarazi du "errezoak" ikasle eta langileengan dituela.
We are closely monitoring the situation at Great Mills High School. @MDSP is in touch with local law enforcement and ready to provide support. Our prayers are with students, school personnel, and first responders.
— Governor Larry Hogan (@GovLarryHogan) 2018(e)ko martxoak 20