Jose Antonio Meade. (Mexiko Hiria, 1969)
Todos por Mexico
Ofizialismoaren, PRIren, hautagaia da. Ekonomialaria eta abokatua da, azkeneko bost administrazioetan kargu publikoren bat eduki du, eta bost ministerioren buru izan da, nola Felipe Calderonen agintaldian (2006-2012), hala Enrique Peña Nietorenean (2012-2018). Ustelkeria leporatu izan diote hainbatetan, baina berak akusazioak ukatu izan ditu beti. Peña Nietoren ondorengotzat hartu dute, eta horrek mesede baino gehiago kalte egiten dio. Hark bezala, segurtasunean eta hezkuntzan hobekuntzak agindu ditu, baita txirotasuna erauztea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu