Tom Price. Osasun idazkaria

EFE/SHAWN THEW.
2017ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Mediku erretiratua, eta abortuaren kontrakoa da Tom Price (Michigan, 1954). Ezin zuen beste modu batera izan, Obamaren Osasun erreforma gehien kritikatu duen kongresista izan da Price, eta oposizioaren kanpaina zuzendu du. Haren ustez, Obamacare planak osasun zerbitzua kaskartu du, eta gobernuarentzat gehiegizkoa izan da kostua. Osasun erreforma bertan behera uztea, hori da egin nahiko lukeen lehen gauza, kargua hartu ondoren. Proposamen bat badu hura ordezkatzeko: abantaila fiskalak ematea, osasun asegurua edukitzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.