Torien egoitza hartu dute ikasle britainiarrek
LONDRES. David Cameronen gobernuaren murrizketen kontrako manifestazioa egin zuten atzo 50.000 ikasle inguruk Londresen. Manifestazioa torien egoitza aurretik pasatu zenean kristalak hautsi eta barrura sartu ziren ehunka ikasle. Liskarren ondorioz gutxienez bi polizia zauritu ziren, The Guardian egunkariaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu