"Zakurrak bezala ibiltzera derrigortu gintuzten... zakurrek bezala zaunka egitera. Egiten ez bagenuen, aurpegian eta bularrean errukirik gabe kolpatzen gintuzten", dio presoetako batek ' The Washington Post-ek jasotako deklarazioetako batean.
Kazeta horren arabera, jipoi basatiak eta umiliazio sexual larriak jasan zituzten presoek, orain arte plazaratua direnak baino okerragoak. Halaber, tortura psikologiko larriak jasan zituztela jaso du The Washington Post-ek: besteak beste, alkohola edanarazi zieten eta txerri okela jakinarazi; hots, Islamaren bi arau urratzera derrigortu zituzten.
Gertakari horien inguruko argazki eta irudi berriak plazaratu ditu aipatutako kazetak.
Iraken okupazioa
Tortura kasu larriagoak agertarazi ditu 'The Washington Post'-ek
AEBetako 'The Washington Post' egunkariak soldadu estatubatuarrek preso irakiarrei egindako torturei buruzako xehetasun gehiago eman ditu gaurko alean. Oraindik argitaratu gabe dauden argazkien zein bideon berri ematen du kazeta horrek, eta halaber, Abu Ghraibeko espetxean torturatuak izan ziren 13 presoren lekukotasunak batu ditu. Funtsean, orain arte agertu direnak baino tortura kasu larriagoak azalaradi ditu: jipoi basak, umiliazio sexualak... Horrez gain, Ramadan garaian alkohola edatera eta txerri haragia jatera behart zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu