Irudia. Txina
TRAGEDIA HONG KONGEKO URETAN
Hong Kongen herenegun gertatutako itsasontzi istripuaren tamaina argitu da biharamunean:38 hildako. Lamma uhartearen parean izan zen, Hong Kongetik hiru kilometrora, bi ontzik elkar jota. Ontzietako bat hamar minuturen buruan hondoratu zen, eta besteak portura iristea lortu zuen. Erreskate taldeek ehun lagun baino gehiago atera zituzten uretatik. Bi ontzietako tripulazioko zazpi kide atxilotu ditu Poliziak, «legeak exijitutako arretarekin» jokatu ez dutelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu