Transnistriako bozetako emaitzak ez ditu onartu egungo presidenteak

2011ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Igor Smirnov Transnistriako presidenteak ez ditu onartu iragan igandeko bozetako emaitzak, eta helegitea paratu du Hauteskunde Batzorde Zentralean. Bozen %80 zenbatuta, Jevgeni Xevtxuk parlamentuko presidente ohia izan da irabazlea, eta bigarren itzulira pasatuko den hautagaia nor izanen den ez dago argi: Smirnov edo Anatoli Kaminski; azken hori da Errusiaren gogokoa. Transnistria Moldaviako zati da ofizialki, baina 1993tik de facto independentea da, nazioarteak ez onartu arren. Herritarren bi heren inguru errusiar eta ukrainarrak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.