Kataluniako PROZESU SUBIRANISTA

Trantsizio Kontseiluak dio litekeena dela Kataluniak EBn jarraitzea Espainiatik bereiziz gero

Lau jokaleku aurreikusten ditu txosten batean, eta auzitan jarri dute EBtik kanpo geratuko litzatekeela.

Iazko Diadako irudi bat, Bartzelonan. ORIOL CLAVERA
2014ko apirilaren 14a
13:35
Entzun

Carles Viver Pi-Sunyer presidenteak aurkeztu du txostena, Francesc Homs Kataluniako Gobernuaren bozeramailea ondoan zuela; litekeena da EBren barruan jarraitzea. 

Hauek dira aurreikusitako lau jokalekuak: EBn jarraitzea; ateratzea baina berehala sartzea praktikan aldaketarik egon izan ez balitz bezala; ateratzea eta ohiko prozedurei jarraituz EBk onartzea; eta besterik gabe ateratzea. Pi-Sunyerren arabera, lehen bi aukerak dira errealenak. Argudiatu du Katalunia EBtik botatzeak esan nahiko lukeela Europako 7,5 milioi herritar euren eskubiderik gabe uztea, eta gaineratu du kaltegarria litzatekeela hori EBrentzat, zeinak, haren hitzetan, beti jokatzen duen malgutasunez eta logikari jarraituz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.