Trantsiziorako gobernu berria osatu du Maliko behin-behineko presidenteak

Oposizioaren arabera, batasun gobernu berria ez da irekia, lehengo hainbat ministrok karguari eutsi baitiote

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Dioncounda Traore Maliko behin-behineko presidenteak trantsiziorako gobernua osatu du. Gobernu berriak 31 kide izango ditu; junta militarrak bost aukeratu ditu, eta beste lau lehengo gobernuko kideak dira. Besteak beste, Barne ministroa. Oposizioko Amadu Koitak salatu du Traorek ez duela batasun gobernu ireki bat osatu: «Kide kopurua handitu du, baina lehengo ministro gehienek hor jarraituko dute».

ECOWAS Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Komunitateak gobernu bat osatzeko eskatu zion Maliri, tuaregek estatu independente aldarrikatutako Azawad eremuan sortutako gatazka konpontzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.