Mundua

Tren bat bidetik atera eta gutxienez hogei bidaiari hil dira Moskun

Trenbideko seinaleak bat-batean itzali dira, eta, ondorioz, gidariak trena kolpetik geldiarazi eta bidetik atera da.

Moskuko tren istripuan zauritutako bat artatzen. YURI KOCHETKOV / EFE
2014ko uztailaren 15a
11:08
Entzun

Hasiera batean Moskuko metroan gertatutakoa atentatua izan ote zitekeen zabaldu bada ere, istripua izan dela berretsi dute segurtasun indarrek. Horien arabera, itzalaldi baten ondorioz, trenbideko seinaleak itzali direnean, gidariak gelditu egin du trena, eta hura bidetik atera da. Oraingoz, eta iturri ofizialen arabera, hildakoak hogei dira, baina zaurituak ehun inguru dira.

Osasun zerbitzuek hirurehundik gora lagun atera behar izan dituzte treneko bagoietatik.

Azken bi urteetan Moskuko metroan gertatutako istripurik larrienetako bat izan da gaurkoa. Aurretik, 2012ko ekainaren 5ean, trenean zihoazen 4.500 bidaiariak atera behar izan zituzten, Lenina liburutegiaren eta Ojotni Riad geltokien artean piztutako sute baten ondorioz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.