Frantzia

Trenetako segurtasuna zorroztea aztertzen ari da Paris

Urtarrileko atentatuez geroztik, 7.000 militar daude Frantziako 3.000 tren geltokiak zaintzen. Horretaz gain, telefono zenbaki bat ere jarriko dute "mehatxu terroristak" salatzeko.

Polizia tren geltoki bat zaintzen, Bruselan. STEPHANIE LECOCQ / EFE
2015eko abuztuaren 24a
15:00
Entzun

Joan den ostiralean, Frantziako Poliziak 25 urteko Ayoub El-Khazzani atxilotu zuen Amsterdamdik Parisera zihoan abiadura handiko trenean. El-Khazzanik hiru pertsona larri zauritu zituen gainean zeraman kalashnikov fusilarekin. Arma horretaz gain, pistola bat ere aurkitu zioten atzeman zutenean. Poliziak atentatu terroristatzat jo du erasoa. El-Khazzaniren abokatuak, aldiz, argudiatu du armak "aurkitu" egin zituela, eta haren asmoa "jan ahal izateko lapurtzea" zela.

Erasoak, ordea, trenetako segurtasunaren inguruko eztabaida eragin du, beste behin. Urtarrileko atentatuez geroztik, Parisek 7.000 militar jarri zituen estatu osoko 3.000 geltokiak zaintzen. Irailetik aurrera, berriz, SNCF tren enpresak telefono zenbaki bat ere jarriko du abian, herritarrek "ezer arrarorik" ikusiz gero salatu ahal dezaten.

Zenbaitentzat, hala ere, neurri horiek ez dira aski, eta aireportuetan indarrean dauden neurrien antzekoak eskatu dituzte tren geltokietan ere. Gaur egun, soilik Erresuma Batura doan Eurostar trenerako sartu-irtenetan daude halako segurtasun neurriak, eta adituen esanetan, "ia ezinezkoa" litzateke horiek tren guztietara zabaltzea. Dena den, Parisek ez du baztertzen egun indarrean dauden neurriak zorroztea.

Bestetik urtarrilean gertau moduan, Schengen eremuaren gaineko eztabaida ere mahai gainean da. Izan ere, "terrorismoa" gelditzeko aitzakian, gehituz doaz Europatik askatasunez mugitzea ahalbidetzen duen ituna aldatzearen aldeko ahotsak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.