Tokiko kontseiluaren bitartekaritzari esker, Pakistango mendebaldeko Kurram eskualdeko Turi tribuak eta Pakistango Gobernuak akordioa hitzartu dute. Ondorioz, Turi leinuak duela egun batzuk gatibu hartu zituen 44 soldadu aske utzi ditu, eta Gobernuak itxita zituen hainbat errepide ireki ditu eskualdean.
Soldaduak Pewar herrian askatu dituzte, gatibu eduki dituzten herri berean. Turi tribuko kideek protesta moduan hartu zituzten gatibu, armada eskualdean ekintzaile islamisten bila egiten ari den erasoaldian hango errepideak itxi zituelako. Orain, ordea, lortutako akordioari esker, armadak errepideen blokeoa kendu, soldaduak eremutik erretiratu eta hainbat talderen arteko su-etena hitzartu dute.
Mundua
Tribu batek aske utzi ditu Pakistango armadako 44 soldadu
Gobernuarekin zeharka lortutako akordioari esker utzi ditu libre. Soldaduak protesta moduan hartu zituzten gatibu duela egun batzuk, armadak Kurram eskualdean islamisten kontrako erasoaldian hainbat errepide itxi zituelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu