Nuri al Maliki Irakeko lehen ministroa Etxe Zurian elkartu zen atzo Barack Obama AEBetako presidentearekin, Washingtonek hil honetan gauzatuko duen tropen erretiratzeari buruz mintzatzeko. AEBek Iraken egindakoaz harro agertu da Obama, eta militarrak erretiratu arren Ekialde Hurbilean «presentzia indartsua» mantenduko dutela erran du. «AEBek inoiz ez diote utziko gure aliatuak laguntzeari».
«Presentzia» edo «laguntza» hori gehienbat Irakeko armada trebatuz adieraziko du Washingtonek. Obamak berak iragarri du hegazkin pilotuak entrenatzen hasiko direla aurki. Hain zuzen, NATOk trebatzaileak ditu Iraken, baina urte bukaeran herrialdea utzi beharko dute, Bagdadek ez duelako hitzarmena berritu. Kontratua luzatzeko negoziazioetan, NATOk trebatzaileentzako immunitatea exijitu du, baina Irakeko Gobernuak ez dio hori onartu, berri agentzien arabera.
Dijalaren autonomia eskaera
Iraken bertan, Dijala probintziako Udalen Kontseiluak autonomia eskaria egin dio Bagdadi. Koalizio Kurduko kide Ziad Ahmedek adierazi duenez, «buruzagi tribalen eta intelektualen eskaria» bete nahi dute horrela. Dijalan kurduak gutxiengo zabala dira. Dijalako kontseiluko hemeretzi kidetatik sei dira kurduak.
Tropak atera arren, AEBek Iraki lotuta jarraitu nahi dute
Nuri al Maliki Irakeko lehen ministroa Obamarekin elkartu da, erretiratzeari buruz mintzatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu