Irudia. Kolonbia
TROPEK INDIGENA BAT HIL DUTE
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak Poliziari agindu dio indigenak Berlin muinotik kanporatzeko, eta base militarretan ez duela «indigena bakar bat ere» ikusi nahi adierazi du. Indigenek, irudian ikus daitekeen bezala, base militarra jartzen ari ziren tropak bota zituzten. Orain, indar militarrei erasotzen ez badiete, indigenekin hitz egiteko baimendu du Mauricio Renjifo Barne ministroa. Bestalde, tropek indigena bat hil dute operazio militarretan ari zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu