Topaketa historikoa

Trump Kim Jong-unekin bilduko da ekainaren 12an

Trumpek berak jakinarazi du twitterren, Singapurren izango dela bilera. "Biok saiatuko gara munduko bakearentzat une berezia izan dadin".

Donald Trump, bileraren berri eman baino ordu batzuk lehenago, Ipar Koreak askatutako hiru preso estatubatuarri harrera egiten. MICHAEL REYNOLDS, EFE
2018ko maiatzaren 10a
06:57
Entzun

Bilera etorriko zela espero zen, eta azkenean badu eguna ere. Donal Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak jakinarazi du, twitterren, ekainaren 12an bilduko dela Kim Jong-Un Ipar Korekoa presidentearekik, Singapurren.

Irango akordio nuklearretik atera zen egun berean eman zuen aditzera Trumpen gobernuak hasita zituela negoziaketak Ipar Korearekin. Mike Pompeo Estatu idazkaria herrialde horretara bidean zela iragarri baitzuen. Bilera horren ostean hiru preso estatubatuar aske utzi zituen Ipar Koreak. Kim Dong-chul (64 urte), Kim Sang-duk (58) eta Kim Hak-song (60 inguru) dira aske utzitako presoak. Hego korearrak dira izatez, eta naziotasun estatubatuarra dute. Haiei harrera egin die gaur Trumpek, bileraren berri eman baino ordu batzuk lehenago.

Bilerarako borondate ona erakusteko keinu gisa hartu dute AEBek presoak askatzea. Hala esan du Trumpek: "Hau arrakastatsua izango dela uste dut. Inoiz ez gara hain urrun iritsi, ez da halako harremanik izan". Gaineratu duenez, uste du Kim Jong-unek "Korea mundu errealera ekarri" nahi duela.

Espero zen bilera Singapurren egitea, Ipar eta Hego Koreako mugan egitea baztertu zuelako asteazkenean Trumpek, eta bi horiek zirelako aukera nagusiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.