AEB-ETAKO HAUTESKUNDEAK

Trumpek errepublikanoen hautagai izateko ordezkariak lortu ditu

Honezkero 1.237 ordezkarien babesa lortu du. Alderdiak uztailean egingo duen batzarrean berretsi beharko dute bere hautagaitza.

jarraia123254.jpg
Berria.info
2016ko maiatzaren 26a
12:09
Entzun

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentegai izatetik gertuago dago, izan ere, honezkero lortu egin ditu errepublikanoen hautagai izateko behar zituen ordezkarien babesa: 1.237. Alderdi Errepublikanoak Clevelanden (Ohio) heldu den uztailean egingo duen batzarrean berretsi beharko dute bere hautagaitza. Washington estatuan egindako primarioetan jasotako babesak eman dio txartela presidentegai izateko; ordezkarien %75en babesa lortu du han (44 ordezkari). 

Ted Cruz eta John Kasich maiatza hasieran erretiratu ziren errepublikanoen lasterketatik, magnateari bidea libre utziz. Donald Trumpek, gainera, oraindik ordezkari gehiagoren sostengua lor dezake uztaileko hitzorduaren aurretik, hainbat estatutan primarioak egiteko baitaude; New Jersey, Montana, Hego Dakotan, New Mexikon eta Californian, esaterako, ekainaren 7an egingo dituzte primarioak errepublikanoek. 

Barack Obama Donald Trumpez mintzatu da Japoniatik. AEBetako presidentea G7ren goi bileran dago eta esan du mundua "kezkatu" egiten duela hautagai errepublikanoak nazioarteko gaietan "ezjakin" bat delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.