Venezuela

Trumpekin biltzeko prest agertu da Maduro

Bi estatuburuen artean "desadostasunak" badaudela onartu, eta "agenda zabal bati buruz" hitz egiteko prest agertu da Venezuelako presidentea.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea, NBEren Batzar Orokorrean. PETER FOLEY, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko irailaren 27a
08:31
Entzun

Nazio Batuen Erakundeko Batzar Orokorrean erantzun dio Venezuelako presidente Nicolas Madurok aurrez Donald Trumpek egindako gonbitari. Asteartean, ordea, Trump Madurorekin hitz egiteko prest agertu zen, zehaztuz "aukera guztiak" zeudela mahai gainean: "Venezuelak duen egoera tamalgarria da, eta aukera guztiak dira baliagarriak, gogorrenetatik leunagoetaraino, eta badakizue zertaz ari naizen gogorrenez ari naizenean".

Hala, bien arteko desadostasunak handiak badira ere, "elkarrizketak desberdinen artekoak" behar dutela izan nabarmendu zuen atzo Madurok, eta buruzagi estatubatuarrarekin hitz egiteko prest agertu zen. "Herri atsegina da gurea. Ez ditugu AEBak gorroto. Agenda zabalik dugu, eta elkar ulertzeko prestasun osoa", adierazi zuen venezuelarrak.

Ordea, Madurok oso gogoan izan ditu Trumpek berak aste hasieran esandakoak. "Inperio esklabozaleen aurrean amore eman ez duen herria da gurea", ohartarazi du, eta gaitzetsi egin du "Venezuelaren aurka prestatzen ari diren erasoa". Alde horretatik, abuztuaren 4an droneekin egindako erasoa ikertzeko eskatu dio NBEri. "Zantzu guztien arabera, erasoa AEBetan prestatu, finantzatu eta planifikatu zuten. Amaierarik gabeko kanpaina baten jopuntua da Venezuela".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.