INDONESIA
'Tsunami'-aren ondorioz desagertuta zeuden 582 gorpu aurkitu dituztela esan dute agintariek
Tsunami-aren eraginez desagertuta zeuden 582 gorpu aurkitu zituztela adierazi zuten atzo Indonesiako agintariek. Hala, iragan abenduaren 26ko itsasikararen ondorioz hildakoak 119.349koa dira Indonesian. Hala, desagertutakoen kopurua 114.897tik 114.897ra jaitsi dela esan zuen Hondamendirako Laguntza Koordinatzeko Bulego Nazionalak. Dena dela, desagertutako ia guztiak hilda egon daitezkeela uste du aipatutako Bulegoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu